Azken partida Zarauzko Txikipolitekin galdu zuten hondarribiarrek (22-26).
Bihar, larunbata, Euskal Ligako lider Ford Mugarri Arrasate taldearen etxean jokatuko du Hondarribia Eskubaloia taldeak. Zaila izango dute puntuatzea Javi de la Hazaren mutilek, baina ez ezinezkoa. Izan ere, denboraldi irregularra egiten ari diren arren, talde indartsuen kontra partida on batzuk jokatu izan dituzte. Esaterako, bigarren sailkatua den Basauriren kontra partida bat irabazi eta bestea berdindu dute, eta mailaz igotzeko hautagaia den Arrasaterekin lehen itzulian lau golez baino ez zuten galdu.
Urtarrileko azken egunean
Lau Bide Jatetxearen kontra irabazi eta gero, hurrengo bi jardunaldietan galdu du Hondarribia Eskubaloiak. Taldeak bazekien otsailean puntuatzea zail izango zitzaiola, sailkapeneko postu onetan dauden taldeen kontra jokatu beharko zuelako. Hala ere, lehenengoan ozta-ozta ez zuten ezustekoa eman, eta gol bakarrez galdu zuten Deusto-Loiolaren kontra.
Joan den igandean, berriz, 22-26 galdu zuten etxean Txikipolitekin. Azken minututan nagusitu ziren zarauztarrak, bigarren zatiko erdialdean 18nako berdinketa adierazten baitzuen markagailuak. Norgehiagokaren hondarrean kanpokoek oso ondo baliatu zituzten hondarribiarren esklusioak; gainera, etxekoek markagailuan hurbiltzeko aukera izan zutenean, erasoan akats batzuk eduki zituzten.
Partidaren azken minutuetan aldegin zuten zarauztarrek markagailuan