Astelehena da azken eguna izena emateko. Arloko zinegotziak "jende asko aurkeztea" nahi du.
Hondarribiko Kasino Zaharra adinekoen etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratuko du martxoaren 11n. Arantxa Berrotaran Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, “presidentea, presidente-ordea, diruzaina, idazkaria eta hiru juntakide aukeratuko dira”. Hori horrela, bazkidei laguntza eskatu die Berrotaranek: “Jende asko aurkeztea nahi genuke”.
Hurrengo batzordeko kide izan nahi dutenek, astelehenean izango dute azken eguna izena emateko.
Hondarribio Kasino Zaharra eraikina da adinekoen etxea