Martxoaren 10ean izango da lehenengo saioa CBA liburutegian.
Euskaraz idatzitako literaturaren irakurketa kluba martxan jarri dute Irunen. Lehenengo saioa martxoaren 10ean izango da, 19:00etan, CBA liburutegian, etorriko diren saio guztiak bezala.
Irakurri beharko den lehen liburua Anjel Lertxundiren
Zu (2015) izango da. Yurre Ugarte idazlea izango da dinamizatzailea.
Saio horien helburua euskaraz idatzitako liburu bat irakurri eta haren inguruan hitz egitea, hausnartzea eta gogoetak partekatzea eta gogoetak partekatzea izango da helburua.
Irakurketa taldeko parte hartu nahi duenak CBA bertan izena eman beharko du edota 943 50 54 21 telefono zenbakira deitu.
irakurketa taldea