Taldeko kide batek ezbeharra izan du eta gaurko ez da osatuko.
Taldeko kide batek ezbehar bat izan duelako, gaur Ze Esatek! taldeak Hondarribiko Psicolybenean eman behar zuen kontzertua bertan behera geratu da. Hala adierazi du taldeak bere Facebook orrian: “Pena handiz abixatu behar zaituztegu ostiral honetako Psilocybenea Aretoan eman behar genuen kontzertua bertan behera gelditzen dela. Gure taldekide batek ezbeharra izan du. Ez da larria baina ospitaletik pasa ostean ez da aurkitzen kontzertua emateko modua”.
22:00etan zen hastekoa kontzertua eta Bi bala taldea laguntzaile bezala jo behar zuen.
Laugarren diskoa aurkeztu behar zuen Ze Esatek! taldeak Psilocybenean