Gaiaren inguruko informazioa eskatu dutenean "erantzun ofizialik ez" dutelako jaso kexu azaldu da Abotsanitz.
Abotsanitzek Hirigune Historikorako larrialdi plana egitea eskatu dio Hondarribiko udal gobernuari. Oposizioko talde nagusiaren ustez, auzoaren ezaugarriengatik “ezinbestekoa” da larrialdi plana burutzea: “Hondarribiko Hiria osatzen duten eraikin esanguratsuenetakoez gain, hondarribitar biztanlegoaren kopuru esanguratsu bat ere auzo honetan bizi dela kontutan izanik, ez dugu ulertzen nola gaurdaino ez den emergentzia planik egin”.
Gainera, salatu dute informazioa eskatu dutenean “erantzun ofizialik ez” dutela jaso.
Hondarribiko Alde Zaharrerako larrialdi planak, ebaluazio plana, emergentziako ibilgailuen sarbide plana eta beharrezkoak diren elementu teknikoen hornidura eta mantentzea jaso beharko lukeela iritzi du Abotsanitzek.
Hondarribiko Arma Plaza. Hirigune Historikoko bihotzean