'Operaren onena' ikuskizuna eskainiko dute, hilaren 27an, 20:00etan, Amaia KZn.
Luis Mariano lirikaren ekitaldi bat Amaia KZn.
Luis Mariano Lirika Elkartearen ehungarren ikuskizuna etortzear da: hilaren 27an izango da Amaia KZn, 20:00etan. Ikuskizun horretan lehenengo ikuskizunari keinu egingo diote. 2004ean eman zuten
Operaren konpainian, eta bertan lirikaren historiaren hogei laburpen ezagunenak taularatu zituzten. Oraingoan ere antzeko zerbait egingo dute beste titulu batenpean:
Operaren onena .
Oholtzan izango dira Rocio Perez soprano arina, Angeline Danel soprano lirikoa, Maria Ermolaeva mezzosopranoa, Angel Pazos tenorea eta Arturo Pastor baritonoa. Luis Mariano orkestrak jarriko du musika. Aldo Savagno izango da zuzendaria.
2003an hasi zuen ibilbidea Luis Mariano Lirikak, opera kontzertu eskaintzan txertatzeko helburuarekin, “hutsune lirikoa” dagoela kontuan hartuta. Donostiako zentralizaziotik atera, eta Gipuzkoako hainbat herritara zabaldu du opera. Zentzu horretan, lan dibulgatibo handia egin duelakoan da elkartea, “ikuskizun profesionalak bultzatu eta aurkeztuz”.
Lirika emanaldiak askotarikoak izan dira: 26 opera, 15 zarzuela eta 57 askotariko kontzertu eman dituzte.
Gainera, entsegu pedagogikoak ere egin dituzte, ikastetxeei begira, eta guztira, 500 ikasle pasatu direla jakinarazi du. Horien artean Rossiniren
La Cenerentola-Errauskine-rena nabarmendu du.
54.300 ikusle
Hamahiru urte horietan 54.300 ikusle bildu dituzte, eta izan dira ikuskizunak “ez dago txartelik” kartela jarri behar izan dutena. Zentzu horretan, jendea lirikara erakartzeko prezio eskuragarriak jarri dituztela jakinarazi du 12 eta 18 euro kontzertuetan eta 25 eta 32 euro opera eta zarzueletan; 5 euro 30 urtetik beherakoentzat.
Luis Mariano Lirikak 300 bazkide eta 150 abonatu ditu. Orkestra eta abesbatza bana ditu, gainera, biak Luis Mariano izenarekin. Izan ere, Luis Marianoren memoria, historiako euskal kantari liriko onenaren memoria historian betikotzeko.