Aurreko asteburuan egin nahi zuen Blagan elkarteak Jazikibelgo erlaitza ezagutzeko bigarren txangoa. Eguraldiagatik atzeratu zuten.
Igande honetan egingo dute joan denekoan bertan behera geratutako irteera. Hondarribiko Blagan euskara elkarteak Jaizkibelgo erlaitza ezagutzeko hiru txango antolatu ditu. Urtarrilaren 17an egin zuten lehena, Higer farolatik Txurtxipi ingurura. Eta aurreko asteburuan bigarrena egiteko asmoa zuten, baina eguraldi txarra iragarrita zegoenez, atzeratzea erabaki zuten.
Igande honetan bai, eguraldia lagun, Jaizkibelgo itsaslabarra ezagutzeko bigarren irteera egingo du Blaganek. Garai bateko paradorretik abiatuko dira 08:30ean, eta ibilbidean Labetxu, Erentzin eta Bioznar eremuak bisitatuko dituzte.

Urtarrilaren 17an egin zuten ibilbidearen lehen zatia, Higerretik abiatuta