Bakarka Janire Fernandez izan da Bidasoa Atletiko Taldeko onena, bosgarren tokian.
BAT Bidasoa Atletikoko atletak Euskadiko Krosean
BAT Bidasoa Atletiko Taldeko atletek maila ona erakutsi dute Euskadiko Kros Motzeko txapelketan, Abadiñon (Bizkaia). Taldeka, gainera, txapeldunorde izan dira. Guztira, hamabost taldek parte hartu dute. Kros motzaren ibilbidea 4 kilometrokoa da.
Bakarka Janire Fernandez izan da BATeko onena, bosgarren izan da, eta podiumetik oso gertu ibili da.
David Maldonado, berriz, zazpigarren tokian iritsi da helmugara.
Beteranoei dagokionez, Ignacio Tancok 11.en egin zuen.
Eguraldia nolakoa zen kontuan hartuta, pozik egoteko moduan dira, euria, haizea eta hotza izan baitzituzten kontra.
Gabonetako Kroseko argazki lehiaketako sarituak
Alberto Muñozek eraman du Gabonetako Kroseko argazki lehiaketako lehen saria: 200 euro eta bi pertsonentzako afaria Hondarribiko Abarka jatetxean. Colon pasealekuko irteeran ateratako txuri beltzezko argazkiarengatik eraman du saria
Bigarren Mikel Matey izan da, txikien lasterketako argazki batekin. 100 euro eta Iñigo Lavadoren jatetxean bi pertsonentzako afaria eskuratu dira. Hirugarren saria, berriz, Amaya Olaizolarentzat izan da, Luis Mariano plazan ateratako argazki batekin: txikiak beroketa ariketak egiten. 50 euro eta Hondarribiko Batzokidean afaria izan da lortu duen saria.
Azkenik, BATeko sari berezia Joel Iglesiasek irabazi du, eta 75 euro eraman ditu.
BATek jakinarazi du 38 argazki aurkeztu direla lehiaketara, eta lasterketan eguraldiak lagundu zuela kontuan hartuta, kalitate handiko argazkiak izan dituztela.