Nicolas Guerendiain elkartearen arabera, hemezortzi lagun izan ziren Bidasoan kontzentrazio esparruetara eraman zituztenak.
Nicolas Guerendiain elkarte errepublikanoak jakinarazi duenez, Errenteria-Oreretako La Ilusion elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia omenaldi bat prestatzen ari dira nazien kontzentrazio esparruetara eraman zituzten pertsonei.
Nicolas Guerendiain elkartearen arabera, hemezortzi lagun izan ziren Bidasoan kontzentrazio esparruetara eraman zituztenak, “baina ez daukagu informazio gehiago”.
Zentzu horretan, pertsona horien familia eta gertukoei deialdi bat zabaldu die elkartearekin harremanetan jartzeko ekitaldi horien informazioa eman eta ahalik eta datu gehien biltzeko omenaldiari begira.
Elkarte errepublikanoak aurreratu du omenaldi horretan deportatuaren jaiotetxean plaka bat jarriko dutela haren datuekin, deportazioaren datarekin, kontzentrazio esparruaren izenarekin etab.
Auschwitzeko kontzentrazio esparrua