Hurrengo partida irabaziko balu ia-ia ziur lortuko luke lauko finalerako txartela.
Hondarribiko Ikasbasket saskibaloi taldeak beste garaipen bat lortu zuen asteburuan eta Emakumeen Gipuzkoako Ligako igoera faseko lehen postua sendotu du. Tolosako Usabal kiroldegian jokatu zuten larunbatean hondarribiarrek, Take Aralar taldearen kontra, eta hemeretzi puntuko aldeaz nagusitu ziren (48-67).
Garaipen horri esker, lidergoari eutsi diote berdeek (
ikusi sailkapena). Gainera, Arri BKL taldeak Añorgarekin galdu zuen etxean eta, hori horrela, bakarrik geratu da Ikasbasket multzoko buruan, sei garaipenekin; atzetik, bost garaipen eta bi porrotekin, Arri, Añorga eta Bera Bera Gros daude.
Datorren asteburuan bigarren itzulia hasiko da, eta Hondarribiko taldeak Antigua Luberriren kiroldegian jokatuko du. Ikasbasketek irabaziko balu, lauko finalerako txartela ia-ia ziurtatuko luke, bosgarren tokian dagoelako Luberri, lau garaipenekin.
Hurrengo jardunaldian bigarren itzulia hasiko da Gipuzkoako Ligan