Irun etxerik ez duten pertsona gehien duen hirietako bat da, Bilbo eta Donostiaren atzetik
Bidasoko Ezker Anitzak gogorarazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egindako ikerketa baten arabera, Irun etxerik ez duten pertsona gehien duen hirietako bat da, Bilbo eta Donostiaren atzetik, hurrenez hurren, eta populazioarekin alderatuta, portzentaia altuena duen hiria da. Ezker Anitzak, ordea, ez du datu zehatzik jakinarazi.
Ranking hori kontuan hartuta, Irungo Udala “beste aldera” begiratzen ari dela iritzi dio, eta Irunek kolektibo horri bideratutako zerbitzuak ez dituela “apenas” salatu du. “Noiz erantzungo die udalak etxerik ez dutenen beharrei?” galdetu du. Horren aurrean, etxerik ez dutenentzako plan oso bat egiteko eskatu du.
Hala, etxerik ez dutenen kopurua jaisteko Housing First bezalako programak garatzea proposatu du. Horiek Escandinavian “arrakasta” lortu dutela azaldu du.
Plan osoa egin aurretik “premiazko neurriak” hartzeko eskatu dio Ezker Anitzak udalari, hala nola, Martindozenea berriro irekitzeko. “Gogorarazi behar dugu eskualde honek ez duela gizarte harrera zentrorik pertsona horiek lo egin dezaten; are gehiago, egun hotz hauetan”.
Etxerik gabeentzat udalak martxan jarri duen Hotzaren Protokoloa salatu du SPIk