Martxoaren 12an eta 13an egingo dute Basque Market Hondarribiko Itsas Etxean. Artisautza azoka izango da, baina aisialdirako aukera anitz bilduko ditu.
Raquel Hernandez eta Maria Serrano, ekitaldiaren aurkezpenean
Euskal Herriko artisautza arloko profesionalak bildu nahi ditu, kalitatezkoak eta originalak.
Basque Market azokaren lehen ekitaldia egingo dute martxoaren 12an eta 13an Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean, eta azokaz gain, hainbat ekitaldi paralelo antolatuko dituzte, hala nola, hitzaldiak, haurrentzako tailerrak eta zuzeneko musika.
Gaur aurkeztu dute Basque Market azoka Hondarribiko udaletxean. Bertan izan dira Maria Serrano Merkataritza zinegotzia eta Raquel Hernandez Boned azokako sustatzailea. Serranok azaldu duenez, azoka baino gehiago izango da Basque Market, “aisialdiaz disfrutatzeko beste modu bat”.
20 stand inguru muntatuko dituzte martxoaren 12tik 13ra Itsas Etxean, “euskal sortzaileen talentua erakusteko”. Hernandezek azaldu duenez, “kalitatezko produktuak erakutsi nahi dituzte, sortzaile originalak elkartu”, eta horien bila abiatu dira. Hala, artisautza arloko edozein profesionalak
eman dezake izena azokaren webgunean, eta izena ematen dutenen artean aukeraketa egingo dute. Sei arlotako sortzaileak bilatzen dituzte: altzariak, apainketa, zuntza, bitxiak, ilustrazioa eta gadget-ak. Auditorioan egingo dute azoka, harmailak kenduta.
Ekitaldi osagarriak
Azoka osatzeko, tailerrak, kontzertuak eta hitzaldiak antolatuko dituzte. Egunero haurrentzako bi tailer egingo dira, bana goizez eta arratsaldez, eta ezinbestekoa izango da izena ematea (dagoeneko egin daiteke,
hemen). Eta familientzako tailer berezi bat ere izango da: “haurrek eta gurasoek collage bat sortuko dute, eta azokaren parte izango da”, argitu du
Eta zuzeneko musika ere azokaren bi egunetan izango da, 13:00etan eta 19:00etan; Oscar Benas, Amor de Tokyo, Howdy eta Frank taldeek joko dute Basque Market azokako lehen ekitaldian. Auditoriumeko eszenatokian izango
Hitzaldiei dagokienez, idazleak, marrakilariak, eta abar ekarriko dituztela gaineratu du Hernandezek, baina ez zu izenik aurrerat nahi izan: “orain artisauen bila joan nahi dugu, horretan zentratu”.