Ekaitza handia bota zuen gauean, eta zenbait lekutan kazkabarra, Hondarribian bezala.

Kazkabarrak asko zaildu zuen Alde Zaharrera ibilgailuarekin sartzea
Larunbat arratsaldean fronte busti bat iritsi zen Euskal Herrira. Mendebaldetik sartu zen eta harez geroztik tenperaturek behera egin dute pixkanaka-pixkanaka baina etenik gabe, eta mendi garaietan dagoeneko txapel zuriak ikus daitezke.
Baina ez bakarrik mendietan, atzo Hondarribia agertu zen zuriz estalia, eguzkia joan eta gero hamabost bat minutuz bota zuen kazkabarra dela-eta.
Gaurko ere negu giroa espero da, elurra 500 metrotik gora, eta txingorra egiteko aukera kostaldean.
Itsasoan abisu horia dago oraindik, olatuengatik. Aldiz, desaktibatu egin dute haizeagatik zegoena. Larunbatetik gogor jo du haizeguneetan, eta Hondarribian arazo txikiak sortu ditu, hala nola, edukiontziak irauli eta zuhaitzen adarrak puskatu.

Muliate inguruko edukiontzi bat iraulita, larunbat gaueko haize boladen ondorioz