Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna programak San Telmo Museoa bisitatzeko irteera antolatu du larunbaterako. Osteguna baino lehen eman behar da izena.
Hondarribiko Euskara Zerbitzuko Mintzalaguna programak Donostiako
San Telmo Museoa bisitatuko du larunbatean, hilak 20. Bisita gidatua izango da, eta goizeko hamaiketarako egin dute erreserba. Izena eman nahi duenak ohiko bideak erabili ditzake: 688 865 398 telefonora deitu edo
posta elektronikora idatzi.
Osteguna da izena emateko azken eguna. Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez, lekuak betez gero, Mintzalaguna programako partaideek lehentasuna izango dute.
Erakusketa iraunkorraz gain, Donostia 2016 Europako Kultur Hiributzaren barruan antolatu duten
1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 erakusketa ikusteko aukera izango dute Mintzalagunakoek. Gaur Taldea eta Kairós mugimendu garaikidearen lanak biltzen ditu, besteak beste, Remigio Mendiburu, Nestor Basterretxea eta Eugenio Ortiz hondarribiarrenak.

Basterretxea eta Mendibururen lanak, eta Zumetarenak, San Telmo Museoan