Sarrerak salgai daude, 20, 25 eta 30 euroan.
Ostiral honetan, hilak 19, pilota partidu profesionala ikusteko aukera izango da, Irunen, Uranzu pilotalekuan, 20:30etik aurrera. Ezkurdia-Barriola eta Altuna III-Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre, eta binakako txapelketaren barruko partidua izango da.
ETB1ean ere eskainiko dute partidua, 22:00etatik aurrera.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Goiko harmailetako sarrerak 20 euro balio du; 25 euro, alboko harmailetan, eta 30 eur, kantxan. Sarrerak ostegunera arte erosi ahal izango dira, Kurpil Kirolak gizarte lokalean. Lokala 19:00etatik 20:30era dago zabalik, eta Peña kalean dago. Ostiralean leihatilan erosteko aukera izango da, 18:00etatik aurrera.

altuna III eta Merino II. pilota