Julen Zulaika Askapenako kideak emango du hitzaldia, Lakaxitan.
TTIParen eragina Euskal Herrian hitzaldia emango du Julen Zulaika Askapenako kideak, datorren asteartean, hilak 16, 19:00etan, Lakaxitan.
TTIPa zer den, Euskal Herrian zein ondorio utz ditzakeen eta nola aurre egin dakioken azalduko du Zulaikak.
Irungo Askapenak antolatu du hitzaldia, eta Correscales dinamikaren barruan Bidasoan antolatu dituzten ekintzen barruan dago.
TTIP (ingelesezko siglas) Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena da, 2013an sinatutakoa. Bi potentzien arteko merkataritza askea bultzatzen du, eta oztopo ez arantzelarioak gainditu.
TTIPa zer den azalduko du Julen Zulaika Askapenako kideak.