Malen Ruiz de Azua pertika eta jauzi hirukoitzean bikain ibili da.
Joan den asteburuan Gipuzkoako pista estaliko txapelketa jokatu zen Anoetako belodromoan, eta BATek hamabi domina lortu zituen, horietako lau urrezkoak.
Malen Ruiz de Azua bikain ibili zen, eta pertika eta jauzi hirukoitzean. Pertikarekin 3,95 metro salto egin zuen, eta 4,10 metroko markara iristear egon zen. Jauzi hirukoitzean, berriz, 11,43 metroko jauzia egin zuen.
Bestetik, Oscar Garcia 400 metroetan 50,11ko denbora egin zuen, Espainiako txapelketarako gutxieneko denbora lortuz. Nerea Sarriegik, berriz, 1.500 metroetan 4.43,79 denbora egin zuen.
Zilarrezko domina bat eskuratu zuen, bestalde, Junkal Etxegarayk 57,94ko denbora eginez 400 metroetan.
Brontzeko dominak, berriz, zazpi atletek jantzi zituzten: Asier Diaz (1.500 metroetan, 4.10,39), Jose Antonio Gomez de Arriba (3.000 metroetan 906), Eneko Albisu (pertikan, 4 metro), Mikel Ruiz Lasa (pisu jaurtiketan 12 metrotik gora), Ana Gomez (60 metroetan 7,65), eta Ania Garcia (pisuan 8,76 metro eta altuera jauzian 1,55 metro).
Nerea Sarriegi BATeko atleta 1.500 metroko proban.