Hondarribiko Pilota Eskolako bost bikotek jokatuko dute etxean, zestako lauk eta eskuzko batek.
Bost partida jokatuko dira gaur, ostiralez, Jostaldi pilotalekuan. Eskuz binakako nagusien bikotea —Andoainen jokatuko du bihar— eta jubenilen bigarren bikotea eta zestako haurren lehenengoa —atsedena du— salbu, Hondarribiko Pilota Eskolako gainontzeko talde guztiek etxean jokatuko dute jardunaldi honetan.
Hala, 19:00etatik aurrera, bost pilota partida jokatuko dituzte Jostaldin, zestako lau eta esku pilotako bat. Zesta puntan, nagusien bi bikoteek, Gazte Mailakoak eta Haurren Mailako bigarrena kantxaratuko dira; eta eskuz, Gazte Mailako lehen taldeak jokatuko du.
Esku pilotako senior bikoteak Andoainen jokatuko du bihar