Hiru erakusketa antolatu dituzte, hiriko beste bi tokiren urteurrenekin lotuta: Abenida zubia eta Oiasso museoa.
Irunek Hondarribirengandik independentzia lortu zuela 250 urte beteko dira aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi egin nahi dituzte. Horretarako,
batzorde bat eratu dute udal talde nahiz hiriko eragileek osatuta. Oraindik prestatzen ari dira ekitaldiak, baina oraingoz, aurreratu dituztenak, erakusketak eta hitzaldiak dira.
Hiru erakusketa antolatu dituzte, Abenida zubia eta Oiasso museoaren urteurrenekin ere lotuta. Batetik, Comete Sarearen erakusketa egingo dute Oiasso museoan martxoaren 4tik maiatzaren 15era. Beste erakusketa bat
Naziak Bidasoan izango da, hori, CBA liburutegian, martxoaren 4tik maiatzaren 15era ere. Azkenik,
Gabarlariak Jose Luis Zabaloren erakusketa, dokumentala eta programa ikusteko aukera izango da Amaia KZn martxoaren 11tik apirilaren 17ra.
Urteurrenarekin lotu dute ere Santa Elena ermitaren berrikuntza ere; martxoaren bukaeran hastea espero dute.
Hitzaldiei dagokienez, hiriko gertakizun historiko garrantzitsuenak azaldu nahi dituzte, eta hilean behin (hileko hirugarren osteguna) egin nahi dute, Oiasso museoan. Lehenengo hitzaldia, ordea, hilaren 26an izango da, udaletxeko areto nagusian. Iñaki Garrido Yerobik emango du:
Irun herrixkatik hiribildura: aurrekariak, gertakariak, pertsonaiak eta kostuak.
Irunen independentziaren 250. urteurrenaren ekitaldien aurkezpena.