Lau proba egingo dituzte, herrikoia, absolutua, erreleboena eta haurrena. Euskanikross taldeak antolatu du proba.
Igandean, II Hondarribia-Endanea Txakurkros Txapelketa egingo dute, goizez, Guadalupeko gotorlekutik hasita. Orotara, lau proba egingo dituzte Hondarribian igandean: herrikoia, absolutua, erreleboena eta haurrena. Euskanikross Kirol Taldeak antolatu du kirol jarduera.
10:00etan hasiko dira probak, herri mailako lasterketarekin (3,1 kilometrokoa da). Ondoren, Absolutu Mailakoen txanda izango da, 10:30ean hasita: 7,4 kilometroko bidea egingo dute, eta bertan Junior, Senior eta Beteranoen (hainbat kategoria daude tarte horretan) emakume eta gizon onenek jasoko dituzte sariak. 12:00etan, berriz, erreleboen lasterketari ekingo diote txakurrek eta euren jabeek (lauko taldeak, kide bakoitzeko 300 metro), 12:30ean haurren lehiari tartea uzteko.
Izena eman nahi duenak Kirolprobak plataforman egin behar du, bai proba luzerako Probaren xehetasun gehiago Kirolprobak-en webgunean (bertan eman behar da izena) edo
euskanikross.net atarian aurki daiteke.
Euskanikrosseko kideak Jaitzubian entrenatzen