Egoitza berriak 46 milioi euro negozio zifra edukitzea espero dute.
Zaisan kokatuko da Emersonen lantegia.
Irunen edukiko du egoitza bat AEBetako Emerson teknologia enpresa erraldoiak. Zaisan egongo da kokatuta, eta asteartean izango da inaugurazio ofiziala. Zehazki, konpainiaren barruan dagoen Drives and motors azpitaldeari lotutako lantegia izango da, Espainia eta Portugalerako egoitza berria.
Azpitalde horretan, hainbat industria prozesurentzako produktu eta irtenbideak diseinatu, garatu, egin, saldu eta banatzen dituzte. 46 milioi euroko negozio zifra edukitzea espero dute egoitza berri horrek.
Inaugurazio ekitaldian izango dira Pascal Galant multinazionaleko presidentea eta baita zuzendaritzako hainbat kide ere. Emerson Industrial Innovationek 2.000 milioi dolar fakturatzen ditu urtean. Konpainiak 125 urte ditu, 115.000 lanpostu munduko 150 herrialdetan, eta 22.300 milioi dolarreko salmentak egiten ditu urtean.