08:30etik abiatuko dira paradore zaharretik.
Urtarrilaren 17an egin zuten itsaslabarra ezagutzeko ibilbidearen lehen zatia, Higerretik abiatuta
Igandean egingo du Blagan euskaltzaleon elkarteak Jaizkibeleko itsaslabarra ezagutzeko programatutako hiru irteeretatik bigarrena. Garai bateko paradorretik abiatuko dira 08:30ean, eta ibibilbidean Labetxu, Erentzin eta Bioznar eremuak bisitatuko dituzte.
Animatu ala ez, dudatan daudenei begira beheko argazkia zintzilikatu dute
Facebook orrian, testu honekin: “Marte, Jupiter… Bai zera, Jaizkibelen hartua da argazkia! Non dagoen ezagutu nahi?”.
Itsaslabarreko koloretako formazioak ezagutzeko aukera izango da