Emakume margolari aitzindariak izan ziren XIX. mendean. Hondarribian lan ugari sortu zituzten.
Hondarribiko Ondarearen Lagunen Elkarteak (Hondae) hitzaldia antolatu du bihar ostegunerako. Mikel Alberdi izango da hizlaria eta Blanche eta Helene Feillet ahizpen gainean jardungo du.
Helene eta Blanche Feillet, emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian goiburua izango du hitzaldiak.
Parisen jaio ziren Helene eta Blanche Feillet, baina gazte zirela Baionan ezarri ziren. Aita Baionako marrazki eskolako arduraduna izan zen, Blanche alabak ordezkatu zuen arte. Hala, artista lan gehienak Euskal Herrian sortu zituzten Feillet ahizpek. Askotariko teknikak erabili zituzten eta Baionako Euskal Museoan haien lanen bilduma zabala dago ikusgai. Besteak beste, Hondarribiko eta Pasaiako grabatuak eta akuarelak ikus daitezke baionako pinakotekan.
Baionako Museoan ikus daitezkeen Helene Feilleten lanetako bat