Irungo ikasletxeetako haurrek Euskararen Hilabetean murgilduko dira datozen asteotan.
Euskararen Hilabetean murgilduko dira Irungo ikastetxeetako haurrak datozen asteotan. Hilaren 16tik martxoaren 11ra, euskarazko hainbat kultur ekitaldietan parte hartzeko aukera izango dute Haur Hezkuntza eta DBH 4ra bitarteko ikasleek. Guztira, 7.267 ikasleri zuzendutako aktibitateak izango dira.
Irungo Udalak azaldu duenez, Euskararen Hilabetearen helburua, haurren eta gazteen motibazioan eragitea da, “euskararen aldeko jarrera positiboa sustatuz”.
Hau da prestatu duten programazioa. Hortik aparte, Iruneroko bi ale berezi banatuko dizkiete DBHko ikasleei, eta horrez gain, Coffee Time moduko bat egingo dute ikasle helduenekin euskara praktika dezaten.
- Hilak 16 eta 17: Futbolariak eta Printzesak antzezlana LH 3 eta 4ko ikasleentzat, Amaia KZn.
- Hilak 18: Zergatik Jamil? antzezlana DBH 1 eta 2ko ikasleentzat, Amaia KZn.
- Martxoak 2 eta 3: Martina eta paperezko basoa antzezlana L’Horte Teatre taldearen eskutik HHko haurrentzat, Amaia KZn.
- Martxoak 4 eta 5: Gartxot filma, DBH 3 eta 4ko ikasleentzat, Amaia KZn. Asisko Urmeneta bera ikastetxeetatik pasatuko da filmaren gainean solastera.
Euskararen Hilabeteko jarduerak aurkeztu dituzte Josune Gomez Euskara ordezkariak eta Arantza Zulet hizkuntza normalizaziorako teknikariak.