Bukatu dituzte gaueko lanak
Urbycolan enpresak jakinarazi du gauez egin beharreko lanak bukatu dituela.
Aurreko astean abisua eman zuen Hondarribiko Udalak, aste honetan gauez ere aritu beharko zirela lanean Portuan, San Pedro eta Jabier Ugarte elkartzen diren eremuan. Hasiera batean hiru gauez luzatu behar ziren lan berezi horiek, baina itxuraz, espero baino lehenago burutu dituzte, eta dagoeneko amaitu dira gauez egin beharreko lanak.
Udalak jakinarazi duenez, martxoa bukaerarako obra guztiz bukatuta egongo da: “Obra osoa martxorako amaituta egotea aurreikusten da, eta hala, San Pedro kaleak irudi berritua izango du bere osotasunean”.