Hilaren 12tik 14ra Caceresen jokatuko den 16 urtetik beherakoen Espainiako Txapelketan parte hartuko du. Añorgakoa ez den gipuzkoar bakarra izango da.
Hilaren 12tik 14ra emakumezkoen Espainiako Futbol Txapelketako lehen fasea jokatuko dute 16 eta 18 urtetik beherakoen mailetan, eta Miren Gonzalez hondarribiarrak Euskadiko selekzioaren deia jaso du, 16 azpiko taldearekin parte hartzeko. Lehen fase horretan bi partida jokatuko ditu Euskadik, hilaren 13an Extremaduraren kontra eta hurrengo egunean Balear Irletako taldearen aurka.
Ohorezko Kadete Mailako taldeko kidea da Gonzalez, eta Hondarribia FE-ko taldekideekin, sekulako denboraldia ari dira egiten. Iaz lortu zuten Ohorezko Mailara igotzea, eta ezustean,
sailkapeneko bigarren tokian daude hamabost partida eta gero. Eibar, Tolosa edota Anaitasuna bezalako talde indartsuen aurretik daude hondarribiarrak, Añorgaren atzetik.
Añorga da Gipuzkoako maila nagusian lider nagusia, eta 16 urte azpikoen Euskadiko selekziora jokalari gehien eramango dituena, sei. Miren Gonzalez da Añorgatik ez doan gipuzkoar bakarra.
Iaz Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen taldeko kide da Miren Gonzalez