Soldatak izoztuta edukitzea eta lan orduak murriztea izan dira mobilizazioak hasteko arrazoiak.
Udal eraikinetako garbitzaileek mobilizazioak hasi dituzte.
LABek jakinarazi duenez, biharko udal eraikinak garbitzen dituzten langileek deituta zeukaten
elkarretaratzea bertan behera geratu da. LABen arabera, Eulen enpresa negoziatzeko prest azaldu da.
Soldatak izoztuta edukitzea eta lan orduak murriztea izan dira garbitzaileek mobilizazioak hasteko arrazoiak. Garbitzaileek lan hitzarmen propioa daukate, eta urtero berresten joan dira enpresarekin, baina 2012tik ez dute adostasunik lortu, eta soldatak izoztuta dituzte.
Horrez gain, garbitzaileek lanaldi murrizketa izan dute, 2010ean eta 2013an.