Hamasei konpartsa atera ziren larunbateko desfilean.
Spiderman amaraunean, Irungo Inauterietako desfilean.
Hamabost konpartsa atera ziren Irungo kaleetara larunbat arratsaldean. Bakoitzak mozorrotzeko gai bat aukeratuta musika eta dantza mugituak ikusi eta entzun ahal izan ziren. Kolore guztietako mozorroak zeramatzaten soinean: superheroiak, afrikarrak, mexikarrak…
Hauek dira parte hartu zuten konpartsak: El Pilar guraso elkartea, Carlos Zapirain dantza eskola, Pauso-K Dance Studio, Alaikiro Toki Alai, Jazzarte Dantza, Elatzeta Guraso Elkartea, Gautxori, Gazte Landetxa, Santiagoko Deabruak, My Dance Studio, Ainhoa dantza eskola, Belaskoenea Guraso Elkartea, San Juan Harri-La Salle Guraso Elkartea, ANMA Raquel Tavares eta San Vicente Paul Guraso Elkartea.