339 ikasle Giza Eskubideen gaia jorratzen aritu dira azken hilabeteetan, eta gaur, egin dituzten proposamenak aurkeztu dizkie udalari.
Ikasleen plenoa
Gaurko udalbatzarra erabat ezohikoa izan da Irunen; hasteko ez direlako aulkietan Jose Antonio Santano eta konpainia eseri, baizik eta Irungo lau zentrotako DBH3ko ikasleak baizik. 25 ikasle izan dira, Toki Alai, Irungo La Salle, Txingudi, eta Erain ikastetxeetatik etorritakoak.
Urtean zehar, zentro horietako339 ikasle Giza Eskubideen gaia jorratzen aritu dira azken hilabeteetan, eta gaur, egin dituzten proposamenak aurkeztu dizkie udalari.
Programa horien bidez elkartasuna, errespetua eta tolerantzia bezalako baloreak landu dituzte, baita prozedura demokratikoak ulertu ere. Horretarako, elkarrizketa, argumentazioak eraiki, iritziak defendatu eta erabakiak adostu dituzte.