[Bideoa] Bidasoako Erraldoiak dantzan
Zanpantzar, Bidasoako erraldoiak eta kontserbatorioko musikariak protagonista izan ziren Irungo Inauterietako ostegun gizenean.
Ehunka irundar elkartu zen hiri erdialdean Zanpantzarren eta bere konpartsaren ibilbidea jarraitzeko. Bidasoako Erraldoiak eta Irungo Musika Kontserbatorioko ikasleak izan zituen bidelagun Alberto Anguera plazatik Zabaltzaraino. Eta eguraldia lagun, dantzari paregabeak direla erakutsi zuten erraldoiek, baita Zanpantzar berak ere. Eta musikariak ez ziren gutxiagorako, dotore dotore jantzita, saio paregabea eskaini zuten eurek ere. Bildutakoek gozatu ederra hartu zuten gaztetxoen erakustaldiarekin.