Irungo udaletxea
1766ko otsailaren 27an jurisdikzio-salbuespenezko Errege Zedula sinatu zen, eta horren arabera, Irunek Hondarribiaren barruko udalerri izateari utzi zion. 250. urteurren hori ospatzeko hainbat ekitaldi egin nahi ditu udalak. Hala, ekitaldi horiek antolatu eta koordinatzeko batzorde bat eratu dute. Lehenengo bilera, hain zuzen, datorren astean izango da.
Jose Antonio Santano alkateak une historiko garrantzitsutzat jo du, eta historia eta nortasuna ulertzeko aukera dela esan du. Santanoren arabera, batzorde horrek talde politiko guztien babesa izango du, baita jardueretan parte hartuko duten gizarte, kultur eta kirol entitateena ere. Horrenbestez, udal talde bakoitzeko ordezkari bat izango da bertan, eta baita Oiasso museoko udal artxiboko eta Bidasoa Turismoko bana. Bestalde, bertan izango dira LUKT, AFI, Irungo Hiritar Foroa, Santiagotarrak (aurten 50 urte betetzen ditu eta Gipuzkoako Historialarien Elkarteko ordezkari bat ere.