Hondarribiarrei dagokienez, bata bestearen ondoan azaltzen dira Basterretxea eta Mendiburu, eta konpainia onean, Txillida eta Zumetaren lanekin batera.
Dionisio Barandiaran mezenas ataundarraren galeriak elkartu zituen lehen aldiz
Gaur Taldeko artistak, orain 50 urte. Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumetak osatzen zuten Gaur Taldea. Garai zailetan pentsaezinezko bidea jorratu zuten, eta Euskal Herriak ezagutu gabeko iraultza abiatu zuten, artea ez ezik pentsamendua ere irauliz.
San Telmo Museoak hilaren 21ean abiatu zuen
1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 erakusketa eta maiatzaren 15a arte bisitatzeko aukera izango da. Hondarribiarrei dagokienez, bata bestearen ondoan azaltzen dira Basterretxea eta Mendiburu, eta konpainia onean, Txillida eta Zumetaren lanekin batera.
Fernando Golvanok komisariatutako erakusketak agerian uzten du Gaur Taldearen proposamenaren iraunkortasuna, baina harago joaten da, eta Kairós mugimendu garaikideko beste zortzi artisten lanak ere jasotzen ditu, haien artean Eugenio Ortiz hondarribiarraren neurri handiko bi obra. “Bi testuinguru soziohistoriko, artearen bi konstelazio, pentsa eta esperimenta daitekeenaren figura berriak proposatzen dituztenak”, azaldu du Museoak. Mende erdia dago bi mugimenduen artean eta San Telmok harremanetan jartzen ditu biak.
Eugenio Ortizen bi lanetako bat, San Telmo Museoan
Ekintza paraleloak
1966 | Gaur konstelazioak | 2016 erakusketari lotuta hainbat ekintza paralelo antolatu ditu
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzak. Bilboko Arte Ederren Museoak Gaur Taldeko artisten
Klarionak bildu ditu, eta beste hainbat kulturgunetan izango da zortzi artisten obra ezagutzeko parada. Basterretxearenak Okendo kultur Etxean ikus daitezke eta Mendibururenak Kurt Art Galleryn.