Oiasso museoaren 10. urteurrenaren harira, antolatu dute kontzertua.
Jabier Muguruzak kontzertua eskainiko du Oiasso museoan
Oiasso museoak hamar urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren ospakizunak hasi dira jadanik. Hala, horren barruan, kontzertua eskainiko du Jabier Muguruzak, hilaren 13an (larunbata).
Tonetti anaiak disko berria aurkeztuko du.
Atzo aurkezpena egin zuten Oiasso museoan bertan, Muguruzak, eta udal eta museoko ordezkariek Juncal Eizagirre Kultura delegatuak eta Mertxe Urteaga museoko zuzendariak. Biak oso pozik agertu ziren eta eskerrak eman zizkien Muguruzari lan berria museoan aurkeztuko duelako.
Ez da musikari irundarra Oiassora gerturatzen den lehen aldia, urrian ere akordeoi emanaldi bat eman zuelako Apain Mahaiko istorioak erakusketaren harira.
Jazz doinuak nagusi
Tonetti anaiak hamalaugarren diskoa du Muguruzak, eta berak idatzitako testuak nagusi diren arren, hainbat lagunek ere egin dituzte ekarpenak: Iñaki Irazu, Lourdes Oñederra, Harkaitz Cano eta Gerardo Markuleta. Musikari dagokionez, jazz doinuak dira nabarmentzen dira. Horrez gain, hainbat artista biltzea lortu du, Mikel Azpirozek zuzenduta. Azpiroz bera dago pianoan, David Gomez bateria, Ignasi Gonzalez kontrabaxua, eta Gorka Benitez saxofoian.
Sarrerak salgai daude 6 euroan Oiasso museoan.