300 haur eta helduk parte hartuko dute Kemenek antolatutako inauterian.
Irungo euskal inauteria 2015
Kemen Dantza Taldea inauterien azken prestaketak egiten ari da. Izan ere, inauterietako larunbatarekin, ohi bezala, kalera irtengo da Irungo txoko guztiak musika eta dantzaz betetzera. Larunbat honetan, guztira, 300 haur eta helduk parte hartuko dute, eta aurtengo gaia Lizartzako inauteria izango da; puska biltze bat da.
Eguerdian aterako dira, Pio XII plazatik, Irungo kaleetan zehar hainbat geldialdi egingo dituzte, hainbat dantza eskainiz.
Larunbatera, ordea ez dira mugatzen Kemenek antolatutako ekintzak, eta igandean, inauteriei jarraituz eta ohiturari eutsiz, puska biltzea egingo dute Irungo baserrietatik.