Nerea Sarriegik brontzezko domina lortu zuen promesetan eta Miren Martin Euskadiko txapeldunorde izan zen, Gazte Mailan.
bidasoa atletikoko atletak Euskadiko Kros txapelketan, Lasarte-Orian
Joan den igandean Euskadiko Kros Txapelketa jokatu zen Lasarte-Orian, eta BAT Bidasoa Atletiko Taldeko atletak txukun ibili ziren, batik bat emakumeak: Janire Fernandez de Olanok urrezko domina irabazi zuen promesetan (8.142 metro). Kategoria berean, taldekide bat izan zuen podiumean, Nerea Sarriegi: brontzezko domina lortu zuen.
Gazte Mailako neskak ere lan ona egin zuten, eta Miren Martin Gazte Mailan Euskadiko txapeldunorde izan zen. Lasterketa bikaina egin zuen, baina erorketa bat izan zuen, eta horrek erritmoa aldarazi zion. Iraia Mendizabal eta Leire Herasek Kluben arteko Espainiako Txapelketarako sarbidea lortu zuten.
Mutiletan Asier Diazek lortu zuen posturik onena, laugarren izan baitzen Gazte Mailan. Podiumetik gertu geratu zen, baina azken metroetan ihes egin zion dominak. Julen Agirregomezkorta 13.en izan zen, Josu Cuadrado 22.en eta Jon Aperribay 28.en. Promesetan 6.en izan zen David Maldonado.
Kategoria absolutuan (10.142 metro) denborarik onena Jose Gomez de Arribak egin zuen 40. postuan sailkatu baitzen.
Sailkapena
Emakumeak
- Promesak (8.142 metro): Janire Fernandez de Olano (1). Nerea Sarriegi (3).
- Gazte maila (3.334 metro): Miren Martin (2), Iraia Mendizabal (28), Leire Heras (34)
Gizonak
- Absolutua (10.142 metro): Jose Gomez de Arriba (40): Martin berrizbeitia (51), Mustapha Archaoui (54), Rober Montero (91), Iñaki Martiarena (108).
- Promesak: David Maldonado (6)
- Juniorra (6.922 metro): Mikel Zubieta (21).
- Gazte Maila (4.922 metro): Asier Diaz (4), Julen Agirregomezkorta (13), Jose Cuadrado (22) eta Jon Aperribay (28).