2006an preso sartu zituzten eta ondoren libre utzi, baina Gorenak espetxeratzea agindu du, hamahiru hilabetekoa Harokarenerentzat eta hamaikakoa Castillorentzat.
Faisaneko auzipetuen alde martxa, San Juan plazan
Arratsaldeko 18:00etan espetxeratuko dituzte Martutenen Faisan auzian inputatuta dauden Jean Pierre Harokarene
Txanpi eta Emilio Castillo irundarrak —Castillo Hondarribian bizi da—. 2006an atxilotu zituzten eta preso sartu, baina ondoren aske geratu ziren. Orain, baina, zigorra bete arteko espetxeratzea agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak haien aurka; hala, hamahiru hilabete eman beharko ditu preso Harokarenek eta hamaika Castillok.
Gorenaren erabakia ezagutu bezain pronto elkartasun plataforma eratu zuten eskualdean. Arlo askotariko herritar eta eragileek
testu bateratua idatzi zuten bi bidasoarren askatasuna galdeginez, eta joan den
larunbatean manifestazio jendetsua burutu zuten irungo kaleetan. Eta gaur arratsalderako deialdia luzatu dute, Martuteneko espetxearen kanpoaldean elkarretaratzea egiteko. 17:30ean elkartko dira bertan.