Askapenako bost auzipetuak absolbitu egin dituzte.
Askapenari babesa adierazi diote hainbat herritarrek, San Juan plazan
Askapenaren kontrako epaiaren zain zeuden Irungo Askapenan ere, eta gaur eman dute: Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du frogarik aurkitu Askapena eta “talde terroristaren artean”. Horrenbestez, bost auzipetuak, Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Ganboa
absolbitu egin dituzte.
“Ez dago ETAk Askapenari zuzendutako zuzeneko agindurik, ez eta haren erantzun mezurik ere”, dio epaiak.
Hona hemen Arkaitz Aduriz Irungo Askapenako kidearen arabera, “oso ilusionatuta” hartu dute epaia: “Argi genuen internazionalismoa ezin zela delitu bat izan, eta gainera, Askapena legak eta bost auzipetuak libre geratu dira. Argi genuen horrela izan behar zuela, eta horregatik egindako lan politiko guztia, eta emaitza eman du”.