Santiago zubian, mugarik ez
Maiatzetik uztailera kultur zentro bihurtuko da, eta hainbat ekitaldi egingo dira.
Irun eta Hendaia lotzen dituen Santiago zubia Donostia 2016ko ikurretako bat izango da, Mugaenea egitasmoaren barruan. Historikoki mugaren zubia izan da, baina hori inoiz baino gehiago lausotuko da. Izan ere, joan-etorrirako eta elkarbizitzako tokia izango da, eta hausnartzeko, jarduteko, esperimentatzeko, trukerako eta artea sortzeko espazioa. Maiatzetik uztailera kultur zentro bihurtuko da, eta hainbat ekitaldi egingo dira.