Ostegunean hiru ekitalditan hartuko dute parte Hondarribiko Musika Eskolako ikasleek.
Hondarribiko Musika Eskolak agenda zabala prestatu du aste honetarako, ostegunetik aurrera. Egun horretan, hilak 4, hiru ekitalditan parte hartuko du. Batetik, 50 bat ikasle eta guraso elkartuko dira Santa Ageda bezpera abesteko; 17:30ean dute zita, eskolako sarreran. Bestetik,
Inauteri kalejiran aterako dira eskolakoak, 18:30etik aurrera. Eta azkenik, pianoko ikasleek kontzertua emango dute Astigarragako Musika Eskolan. Hori guztia ostegunean.
Bestalde, Euskal Dantzako ikasleek larunbateko Euskal Inauterian parte hartuko dute Irunen. 11:30ean abiatuko da Pio XII.aren plazatik eta ohiko ibilbidea egingo du, Erromes plazaraino. Aurtengo gaia Lizartzako Inauteria izango da.
Musika eskolako ikasleak Santa Ageda bezperan, iaz