Ikasbasket taldea Beasaingo BKLren gainetik pasa da eta Añorgan galdutako lidergoa berreskuratu du.
Duela bi aste Añorgan ahaztutako lidergoa berreskuratu du Hondarribiko Ikasbasket saskibaloi taldeak. Eta ez du edonola lortu, Beasaingo Arri BKL menderatuta baizik (71-54), hain zuzen ere, Añorgako porrotaren ondorioz Ikasbasketi lehen postua lapurtu zion taldea.
Liderrari 71 puntu sartu izanak hondarribiarren sasoi ona erakusten du. Lehen urtea du nagusien taldeak eta Euskal Ligako 2. Mailara igotzeko hautagai sendoa bilakatu da. Baina konpetentzia ez da nolahikoa, talde bakarra igoko da eta azken fasea jokatu ahal izateko borroka latza ari da izaten.
Lehen postuaz gain, gauza handirik ez da aldatu multzoan, eta bost dira oraindik lauko finala jokatzeko hautagaiak, Arri BKLk ezik gainontzeko laurek euren partidak irabazi baitituzte. Lehen itzulia bukatzeko partida bakarra geratzen denean, bi talde daude bost partida irabazita, eta beste hiru lau garaipenekin, hau da, bost talde puntu bakar baten aldearekin (
ikusi sailkapena).
Egoera hori datorren asteburuan aldatuko da, Arrik eta Añorgak, batetik, eta Antigua Luberrik eta Bera Bera Grosek, bestetik, elkarrekin jokatuko baitute. Hondarribiko neskek, aldiz, partida errazagoa dute TAKE Aralarren kontra, eta horren abantaila hartu nahiko du Ikasbasket taldeak.
Aurten lehen urtea du nagusien mailako Ikasbasket taldeak