Jardunaldiak Gaurko Andreak antolatu ditu, eta diskriminaziorik gabeko hizkera lantzea da.
Oiasso museoa
Komunikazioa eta diskriminaziorik gabeko hizkera lantzeko jardunaldiak antolatu ditu Gaurko Andreak elkarteak:
Berdintasuna hizkuntzan eta komunikazioan. Jardunaldiak asteazken eta ostegun honetan izango dira, Oiasso museoan, 17:30etik 19:30era.
Komunikazioan nahiz hezkuntzan lan egiten dutenei zuzenduta daude, baita erakundeetako profesionalei edota gaia interesatzen zaien guztiei ere. Sarrera doan da, eta joaten diren guztiei diploma bat emango zaie.
Jardunaldiak Elena Simon Rodriguezek gidatuko ditu. Simon Filologia modernoan lizentziatua da. Urte askotan jardun da Berdintasun eskoletako irakasle gisa lanean. Hain zuzen, hizkuntza ez sexista, berdintasuna eta hezikidetza dira lan ildoak. Hainbat unibertsitatean lan egiten du aditu moduan ikastaro eta gradu ondokoak eskainiz. Horrez gain, udaletxe, diputazioa eta nazioarte mailan ere hainbat trebakuntza ikastaro eskaintzen ditu genero ikuspegia eta berdintasuna bultzatuz. Feminismo arloko irakasle bezala definitzen du bere burua.