Euskal dantza ikastaroa antolatzen ari da.
Hondarribiko Emeki elkartea euskal dantza ikastaroa antolatzen ari da eta herriko emakume guztiei luzatu die deia, anima daitezen. Hilaren 10ean bilera egingo dute Puntaleko egoitzan (Molla etorbidea, 1), 18:00etan. Han azalduko dituzte ikastaroaren nondik norakoak.
![Hondarribia Dantzan Adaxka](http://bidasoa.hitza.eus/site/files/2015/05/Hondarribia-Dantzan-Adaxka1.jpg)
Euskal dantza saio bat, Hondarribiko Portua auzoan