Autobusa jarri dute Tomas Elgorriagaren epaiketara joateko
Litera autobusean joango dira Parisa. Tomas Etxera taldeak berrogei lagun behar ditu lekuak betetzeko.
Tomas Etxera taldeak autobusa jarriko du Fleury-Merogis espetxean preso den Tomas Elgorriaga hondarribiarraren epaiketara joateko. Hilaren 21ean, igandez, irtengo du autobusak Hondarribitik Paris aldera, 22:00etan. “Litera duen autobusean joango gara, bidaia eroso egin ahal izateko”, adierazi du Tomas Etxera taldeak. Itzulera, epaiketaren lehen saioaren ondoren egingo dute, astelehenean.
Elgorriagaren epaiketara joan nahi dutenek Olagarro eta Muara elkarteetan dute izena emateko aukera. Bidaiaren prezioa 80 eurokoa da, lekuak betez gero. Hilaren 12a (ostirala) da izena emateko azken eguna.