Trafikoa moztuta egongo da kaldereroak direla eta
Igandeko Inude eta Artzainen desfilean trafiko aldaketa puntualak izango dira.
- Hondarribia kalea, guztiz itxita egongo da bi zentzuetan.
- Colon pasealekuan, Eliza Kalea eta Hondarribia Kalearen arteko zonaldea itxiko dute, Hondarribirako noranzkoan.
- Colon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea itxita egongo dira bi norabideetan.
- Hondarribia kaleko trafikoa Aduana kalera bideratuko da
- Nafarroa Hiribidea moztuta egongo da, garraio publikoarentzat izan ezik.
- Republika Argentinako, Almirante Arizmendiko, Ensanche Plazako, Miguel Astigarreko, Jacobo Arbelaizko eta Zipriano Larrañaga kaleetako bizilagunek ezingo dute sartu euren kaleetan desfilea pasatu arte.