Arri BKL liderrak bisitatuko du Hondarribia. Ikasbasket taldeak aurreko asteburuan galdutako lehen postua berreskuratu nahi du.
Emakumeen Euskal Ligako bigarren mailara igotzeko bi hautagaik neurtuko dituzte indarrak bihar (larunbata) Hondartza kiroldegian, 20:00etatik aurrera. Hondarribia Ikasbasket eta Beasaingo Arri BKL taldeak ariko dira aurrez aurre, multzoko lider nor den zehazteko. Bost talde ari dira lauko finalerako sailkatzeko lehian, eta orain arte behintzat, ez dago oso argi zein den indartsuena.
Duela bi aste lider jarri zen Ikasbasket, Bera Bera Grosi bere etxean irabazita, baina joan den asteburuan
lehen postua galdu zuen Añorgan, eta beasaindarrak jarri dira gorenean. Bihar finala izan zitekeen partida jokatuko da Hondarribiko Hondartza kiroldegian, eta harmaila beteta egotea espero dute etxekoek. Ez da gutxiagorako.
Zaleen laguntzarekin lidergoa berreskuratu nahi du taldeak