Otsailean Ama Hizkuntza Adierazpenak landuko dituzte. Inauteriak, air hockeya, karting irteera eta urarekin jolasak, martxoa bukatu arteko ekintzen artean.
12 eta 17 urteko Hondarribiko gazteek debekatuta izango dute aspertzea urteko lehen hiruhilekoan ere, Saindua Udal Gaztelekuak ekitaldi piloa antolatu baitu. Kontuan izan, gainera, Inauteriak tarteko direla. Hortaz, martxora arte gozatzeko moduko plana eskura dute herriko gaztetxoek. Dagoeneko ari dira, asteazkenero sukaldaritza tailerra egiten dihardute-eta.
Inauteriei begira mozorro lehiaketa antolatu du Sainduak; otsailaren 5ean egingo dute, ostiralez. Hil horretan Ama Hizkuntza Adierazpenak tailerra (16tik 20ra) eta Air Hockey txapelketa (19an) egingo dituzte.
Bukatzeko, martxoan Saindua kanpoko ping pong mahaiei astindua emango diete (4an), eta hiruhilabeteko irteera egingo dute: 12an izango da irteera, Irungo karting gunera. Hiruhileko azken ekintza ikustekoa izango da, urarekin jolasten ibiliko baitira.
Horiek dira martxora bukaera arte Sainduak eta Gazte Zerbitzuak prestatu duten egitaraua. Baina ez ahaztu antolatutako ekitaldiez gain nerabeek gaztelekuko azpiegiturak baliatu ditzazketela: jokoak, aldizkariak, ordenagailuak, eta abar. Informazio gehiago behar duenak badaki non aurkitu, Saindua Udal Gaztelekuan (Jaizkibel etorbidea, 19), asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara. Bestela, 943 64 31 98 telefono zenbakira deitu behar du, edo
mailez eskatu.
Saindua Udal Gaztelekua