Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutaz abiatzeko Gaur Taldearen eta Kairós mugimenduaren lanak bildu ditu San Telmo Museoak.
Basterretxearen eta Mendibururen lanak, Zumetarenen ondoan, San Telmo Museoan
San Telmo Museoak erakusketa bikaina aukeratu du
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza abiatzeko.
1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 izenburupean, duela mende erdia Euskal Herriko artea eta pentsamendua irauli zuen Gaur Taldearen eta Kairós mugimendu garaikidearen obrak bildu ditu, horien artean Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu eta Eugenio Ortiz hondarribiarrenak —Basterretxea Bermeon jaioa zen—.
Oteizak, Chillidak, Balerdik, Basterretxeak, Sistiagak, Amablek, Mendiburuk eta Zumetak osatu zuten Gaur Taldea eta luxua da euren lanak berriro elkarrekin ikusi ahal izatea. Dionisio Barandiaran ataundar mezenasen laborategiak elkartu zituen lehen aldiz, eta San Telmok berriro egin du, Barandiaranen aretoari keinu eginez.
Bilduma paregabea da San Telmok egin duena, ezin galtzeko modukoa. Gainera, Gaur Taldeak egin bezala arteaz harago joan nahi duen Kairós mugimendu garaikidearekin lotzen du hura erakusketak, bi kostelazio, mende erdiko tarteak banaturik eta Donostia 2016 hiriburutzak elkartu dituena.
DSS2016, Oarso Bidasoan
Dozenaka ekitaldi biltzen ditu bizikidetza oinarri duen Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren egitarauak, baina denak ez dira Gipuzkoako hiriburuan izango. Ostiralean lau orriko erreportajea argitaratuko ditu Oarso Bidasoko HITZAk, eta bertan Oarsoaldean eta Bidasoan egingo diren ekitaldiak jasoko dira, baita gure eskualdetako eragileek antolakuntzan zerikusia dutenetako asko ere.