Hainbat eragile eta norbanako Jean Pierre Harokarene 'Txanpi' eta Emilio Castilloren kontrako espetxerako aginduaren kontra azaldu dira eta Txanpi eta Emilio Aske herri ekimenari atxikimendua adierazi diete.
Hainbat eragilek euren atxikimendua eman diote Txanpi eta Emilio Aske herri ekimenari
Jean Pierre Harokarene Txanpi eta Emilio Castilloren kontrako espetxerako aginduaren aurrean, hainbat eragile eta norbanako neurri horren kontra agertu dira, eta euren atxikimendua adierazi diote Txanpi eta Emilio Aske herri ekimenari. Hain zuzen, bihar arratsaldean, manifestazioa egingo dute espetxeratze agindu hori salatzeko, 19:00etan, San Juan plazatik abiatuta.
Atxikimendua agertu dutenen artean, Irungo EAJ, SPI Si Se Puede Irun, EH Bildu udal taldeak, Nicolas Gerendiain Elkarte Errepublikanoa, ELA eta LAB sindikatuak, Juantxo Villarreal, Xabier Mikel Errekondo, Elena Etxegoien, Maribi Prieto edo Fermin Muguruza daude (zerrenda osoa behean).
“Konponbidea eta bakearen bidean urratsak egin eta oztopoak gainditzeko garaia” dela adierazi dute sinatzaileek, eta agindu horrek “gizartearen gehiengo zabalak defendatzen dituen premisen kontra” egiten duela. Kontuan hartzekoa dela esan dute Castillok 75 urte dituela eta gaixotasun larri bat duela.
Txanpi eta Castillo Faisan auziaren kasuaren barruan atxilotu eta espetxeratu zituzten 2006an, eta espetxe zigorra bete ondoren, aske geratu ziren. Orain, Dignidad y Justiciak helegite bat aurkeztu du Espainiako Auzitegi Gorenean, eta bi irundarrek espetxeratze agindua jaso dute. Txanpik 13 hilabetekoa, eta Castillo 11 hilabetekoa.
Atxikituen zerrenda
- EAJko udal taldea
- Si Se Puede Irun-Podemos
- EH Bildu
- Sortu
- Eusko Alkartasuna
- Aralar
- Alternatiba
- Ezker Anitza-IU
- Ernai
- Gazte Abertzaleak
- Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoa
- LAB
- ELA
- Unialcoko enpresa batzordea
- Beñardo Garcia
- Juantxo Villareal
- Xabier Mikel Errekondo
- Xabier Barreto
- Ricardo Garcia
- Joseba Lopetegi
- Elena Etxegoien
- Josetxo Arrieta
- Josean Elosegi
- Peio Gaskon
- Proco Gomez
- Maribi Prieto
- Fermin Muguruza
- Manu Sagarzazu
- Josema Elosua
- Felix Solis
- Aitor Errazkin
- Gonzalo Lavado
- Fernando Larrukert