Osteguna da izena emateko azken eguna.

Hendaiako Eskualduna eraikina
Bihar bukatuko da
Hondarribiko Mintzalaguna egitasmoaren hurrengo irteerarako izena emateko epea. Hendaiako txokoak ezagutzera arrimatuko dira oraingoan Mintzalagunakoak, larunbatean, 11:00etatik aurrera, eta Hondarribiko Euskara Zerbitzuak deialdia ireki du haiekin joan nahi duten guztiei.
Interesa dutenek 688 86 53 98 telefono zenbakira deitu behar dute, edo
posta elektronikora idatzi. Ohi bezala, deialdia irekia den arren, Mintzalagunean izena emanda dutenek lehentasuna izango dute lekuak betez gero.