2016ko aurrekontuak eztabaidatzen ari dira. Osoko zuzenketak atzera bota dituzte eta zuzenketa partzialak bozkatzen ari dira.
2016eko aurrekontuak eztabaidatzen ari dira gaur goizean Irungo osoko bilkura aretoan.
09:30ean hasi da, eta hasteko minutu bateko isilunea deitu du Jose Antonio Santano alkateak Gasteizen hildako 17 hilabeteko haurraren omenez.
Segidan, urtarrileko ohiko osoko bilkurako puntuak bozkatu dituzte, eta azken puntuaren eztabaidan daude orain: aurrekontuak. Hasteko, udal gobernuak aurrekontu proposamena aurkeztu du, eta ondoren, osoko zuzenketak aurkeztu dituzte EH Bildu eta SPI Si Se Puede Irunenak, hurrenez hurren.
Bozketan biak atzera bota ditu udalbatzarrak. EH Bildurenak SPIren babesa soilik lortu du, oinarrian ados daudela arrazoituta. Alderantziz, SPIren proposamena EH Bilduk bakarrik babestu du bi osoko zuzenketak “bide beretik” doazela ulertuta.
Orain zuzenketa partzialak bozkatzen ari dira. PPrenekin ari dira, erregistroan aurkeztu diren lehenak izan dira eta.
12:00etan etena egingo dute atsedena hartzeko.